jueves, 3 de mayo de 2012
Bideo labur hau Amara Berri sistema edo proiektuaren ardatz eta oinarri nagusiak ezagutzeko baliagarri suertatu daiteke.
Azaltzen zaigun moduan Amara Berrri sistema honetan proiektu global bat lantzen da, zeinetan eguneroko ekintza edo jarduerek duten garrantzia, umearen errealitate edo egunerokotasunarekin lotura zuzenetik abiatuz edukiak lantzeko, ohiko ikasgaien ikuspegitik jorratu beharrean. Era berean, besteak beste, aniztasunari, interakzio sozialari eta ikasleen partehartze aktiboari berebiziko garrantzia ematen zaie. Aipatu beharra dago baita eginiko jarduera edo ekintzen gaineko hausnarketa bultzatzen dela, eta aldi berean umeek ikuspuntu eta pentsamendu kritikoa suspertzen da.
lunes, 23 de abril de 2012
Benetan uste dut garrantzitsua dela teknologi berriek euskararen erabilkeran eragin positiboa izatea, eta ahalik eta erabiltzaile gehiagok euskara erabiltzea sare sozialen bitartez komunikatzeko edota wikipedia-ra informazioa edo artikuloak igotzeko. Askotan, bai irakasle zein ikasleeontzako, ez da erraza informazio asko euskaraz aurkitzea, eta egoera honek hobera egiteak guztiok pozteko modukoa izan beharko luke, eta guztiongan eragina izan, denok ere joera berdina jarraizteko.
Kasu honetan ezin esan eginiko esperientziak bestelako datu adierazgarririk azaltzen digunik, baina hausnarketa txiki bat egiteko balio digula uste dut.
Nire uste apalean baliabide biak dira erabilgarri eta aberasgarriak haur hezkuntzako geletan, bakoitzak haurraren garapenean alderdi desberdinak garatzeko erabilgarriak izan daitezke, eta bai batak bestea aberasteko ere. Dena dela nahiz eta formatu digitala erabili ipuinak kontatzeko, beti ere haurren parte hartzea eta interaktibotasuna bultzatzen duten haiek aukeratu beharko ditugu.
sábado, 21 de abril de 2012
Bideo hau ingelesez aurkitu dut, baina nahiko argi eta astiro hitz egiten dute, eta ulertzeko modukoa dela uste dut.
Bideoan bertan ematen dituen azalpenen ostean ezer gutxi esan daitekeela uste dut. Pertsonalki metodologia baino filosofia bat azaltzen zaigula uste dut, nik pertsonalki oso gustoko dudana.
Agian nahiko ikuspuntu pesimista islatzen du bideo honek, baina egia biribilak esaten dituela ezin ukatu. Baliteke hezkuntzarekin zuzeneko lotura ez izatea, baina behintzat hausnarketarako bidea ematen du, eta gure umeei bestelako mundu eta garapen pertsonal bat eman daitezkela azaltzen saiatu beharko ginateke behintzat.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)