lunes, 23 de abril de 2012


Benetan uste dut garrantzitsua dela teknologi berriek euskararen erabilkeran eragin positiboa izatea, eta ahalik eta erabiltzaile gehiagok euskara erabiltzea sare sozialen bitartez komunikatzeko edota wikipedia-ra informazioa edo artikuloak igotzeko. Askotan, bai irakasle zein ikasleeontzako, ez da erraza informazio asko euskaraz aurkitzea, eta egoera honek hobera egiteak guztiok pozteko modukoa izan beharko luke, eta guztiongan eragina izan, denok ere joera berdina jarraizteko.


Kasu honetan ezin esan eginiko esperientziak bestelako datu adierazgarririk azaltzen digunik, baina hausnarketa txiki bat egiteko balio digula uste dut.
Nire uste apalean baliabide biak dira erabilgarri eta aberasgarriak haur hezkuntzako geletan, bakoitzak haurraren garapenean alderdi desberdinak garatzeko erabilgarriak izan daitezke, eta bai batak bestea aberasteko ere. Dena dela nahiz eta formatu digitala erabili ipuinak kontatzeko, beti ere haurren parte hartzea eta interaktibotasuna bultzatzen duten haiek aukeratu beharko ditugu.

sábado, 21 de abril de 2012



Bideo hau ingelesez aurkitu dut, baina nahiko argi eta astiro hitz egiten dute, eta ulertzeko modukoa dela uste dut.
Bideoan bertan ematen dituen azalpenen ostean ezer gutxi esan daitekeela uste dut. Pertsonalki metodologia baino filosofia bat azaltzen zaigula uste dut, nik pertsonalki oso gustoko dudana.

Bideo honetan ikusi dezakegunez, eta azaltzen zaigun moduan, ez dugu baliabide gareztirik behar umeek berain garapenerako garrantzitsuak diren mila gauza ikas ditzaten ondo pasatzen duten bitartean.

Agian nahiko ikuspuntu pesimista islatzen du bideo honek, baina egia biribilak esaten dituela ezin ukatu. Baliteke hezkuntzarekin zuzeneko lotura ez izatea, baina behintzat hausnarketarako bidea ematen du, eta gure umeei bestelako mundu eta garapen pertsonal bat eman daitezkela azaltzen saiatu beharko ginateke behintzat.









Bideo honetan ikusten den moduan bulling-aren aurrean denok egon behar dugu erne (eskolak, gizarteak, gurasoak, irakasleok...). Nahiz eta bulling kasuen adierazpenik nagusienak nerabezaro goiztiarretik aurrera ematen diren, umeak adin txikitatik zentsu honetan hezten hasi behar ditugu, eta okerreko jokabide edo joerak ahalik eta azkarren zuzuendu. Bulling-a, edo antzeko akoso egoerak, sahiezteko erarik hoberena hezkuntza bera da, eta horretarako umearen hezkuntzan parte hartzen duten "elementu" guztiak hartu beharko genituzke kontuan, hots, gizartea bera, familiak, ikaskideak, irakasleak, eta abar, eta hauei ere helarazi zer den bulling-a, nolako ondorio larriak izan ditzakeen, nola ekidin, zer egin hauen aurrean...Azken finean gizartea bera kontzientzatu eta jokabide aldaketa bat bultzatu, alegia.

miércoles, 18 de abril de 2012












Benjamin Franklin-ek esana da badire hiru motatako pertsonak: mugiezinak, mugigarriak eta mugitzen direnak, alegia.
Eskema honetan uste dut oso ondo islatuta geratzen dela askok eta askok pentsatzen duguna. Askotan ikasleek azaltzen zaien gai edo ekintzaren aurrean ez dutenean interesik adierazten azkar batean "sindrome" bat esleitzen diegu, pentsatu gabe agian bestelako ekintza, gai, edo proiektuetan izango duela interesa edo bestelako beharizan edo jakin-nahiak izango dituela.
Esaterako ziur nahiz gutariko asko eskolan ikasitako hainbat gauza aplicatu gabe hilko garela, Pitagorasen Teorema esaterako, eta derrigorrez ikasi beharra zegoen, baten baten horrela erabaki zuelako.
Ez dut inor baldintzatu nahi nire iritziekin, baina uste dut eskema honi begirada bat botatzeak merezi duela, eta norberak erabaki dezala hiru motatako pertsonen sailkapen horretatik  zein izan nahi duen...