jueves, 17 de mayo de 2012

Onditz Barandallak eta Ane Olabarrik gogoeta polita egin dute Berria egunkarian. “Gozatu aniztasuna euskaraz” lelopean euskara eta etorri berriak lotzerakoan sortzen diren aurreiritzien inguruko hausnarketa egiten dute. Hainbat aurreiritzi plazaratzen dituzte eta banan-banan desmontatu egiten dituzte. Onditz Barandallak eta Ane Olabarrik Amelia Barquinen esaldi borobil batekin bukatzen dute artikulua: «euskara galduko bada, ez da etorkinen erruz izango; baina euskarak iraungo badu, ez da soilik bertakoen hizkuntza izango, bertakoena eta kanpotik etorritakoena baizik».

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-03-25/006/002/gozatu_aniztasuna_euskaraz.htm

Lehen hezkuntzako ikastetxetan kulturartekotasuna eta elkarbizitza lantzeko praktika onak eta material didaktikoa biltzen dituen web orri interaktiboa jarri du ikusgai Hezkuntza eta Kultura herrikoiaren Espainiako Ligak. Material didaktikoen protagonistak Madrileko bi ikastetxe, Malagako ikastetxe bat eta Murtziako bi ikastetxe dira. 

Aipatu beharra dago materialak Espainiarako pentsatuta daudela, eta gure kasuan material horiek egokitu beharko genituzkeela, baina gutxienez interesgarria deritzot web orri honi begirada bat botatzea..

http://www.upcomillas.es/oberaxemtas/BuenasPracticas/presentacion.html

domingo, 13 de mayo de 2012

















Sare sozial guztietan agert de argazki hau, eta seguruenik gehienok ikusita izango duzue dagoeneko, baina hala eta guztiz ere, esanguratsua dela uste dut, eta komenigarria etorkizunerako ere hemen mantentzea.
Primeran islatzen du bizi dugun, eta etorkizunerako espero dugun, egoera. Krisialdi hau dela eta ez dela hamaikatxo egoera surrealista bizitzen ari gara azpaldian, eta edonor gorritzeko moduko adierazpenak entzuten ditugu ia egunero komunikabideetan (edonor adierazpen hauek egiten dituzten politikariak izan ezik!).
Honen adibide litzateke krisialdiari irtenbidea emateko hezkuntza arloan egin beharreko errekorteak, alegia. Eta gainera murrizketa hauek arrazoitu nahi izan dituzte, esanez orain arteko gelako ume kopurua ez dela nahikoa umeak behar bezala sozializatzeko.
Egin dezagun bada behar dena arazo hau konpontzeko, nola ez! Sar ditzagun 35 ume batera gela berean, irakasle bakar batekin noski, eta sozializatu sozializatuko dira, horren zalantzarik ez dago. Orain, zerbait ikastea, jakintza esanguratsuak barneratzea, arreta pertsonalizatua bermatzea, umeen nahi, jakin-minak edota interesak kontuan hartzea, bakoitzaren erritmoak errespetatzea,..., hori, noski, beste kontu bat izango da! Baina nori axola dio gure umeen hezkuntzak, aurreztutako diruarekin banketxe pribatuak erreskatatu baditzakegu edo armamentua erosteko aurrekontuak mantendu baditzakegu?
Benetan interesgarria errekorterik bortitzenak hezkuntza eta osasun sailetan izatea. Berriro ere hezkuntza eta osasun pribatuak sustatzeko ez da izango eta?. Ezinezkoa, nola pentsatu halakorik gobernuarengandik, ezta?


Nahiz eta bideo hau gurea ez den hizkuntza batean dagoen, portugeses hain zuzen ere, ez dut uste itzuli beharra dagoenik bertan esandakoa, eta ondo ulertzen dela uste dut.
Aurretiaz dakigun bezala, teknologi berrietaz egiten dugun erabilerak du garrantzia, eta aurrera-pausoen giltzarri izan daitezke baldin eta eskaintzen dizkiguten abagune guztiak aprobetxatuz gero, baina horretarako beharrezkoa da era egokian erabiltzea. Era berean, bideoan azaltzen zaigun moduan, zertarako teknologia berriak zaharkitutako metodologia mantentzen badugu?

Kasu honetan ere erdara soilean aurkitu dut bideo hau, baina nire uste apalean hala ere merezi du helaraztea. Modu garbian azaltzen zaizkigu teknologien erabilera anitzak ikasgelan eta honetaz kanpo egin daitezkeen hainbat jarduera eta ekintzetan. Era berean, umeak beraiek dira azalpenak ematen dizkigutenak eta beraien esperientziak azaltzen dizkigutenak, eta hau ere azpimarratzeko modukoa dela uste dut.

Hau entzun ondoren uste dut nire haunarketa bat soberan legokeela. Bakoitzak hausartu eta pentsa dezala, nahi izanez gero, nola aplikatu entzundakoa, bai bizitza profesionalean zein pertsonalean...


Bideo labur honetan haurrekin landu ditzakegun zenbait jarduera erakusten zaizkigu. Ikus dezakegun moduan honako teknologien erabilerak umeen gaitasunei egokitzeko aukera eskaintzen digute, eta jolasterako zein lan egiteko baliagarriak suertatu daitezke. Garrantzitsua da baita erabilera errazekoak direla haur zein irakasleentzat.