domingo, 13 de mayo de 2012

















Sare sozial guztietan agert de argazki hau, eta seguruenik gehienok ikusita izango duzue dagoeneko, baina hala eta guztiz ere, esanguratsua dela uste dut, eta komenigarria etorkizunerako ere hemen mantentzea.
Primeran islatzen du bizi dugun, eta etorkizunerako espero dugun, egoera. Krisialdi hau dela eta ez dela hamaikatxo egoera surrealista bizitzen ari gara azpaldian, eta edonor gorritzeko moduko adierazpenak entzuten ditugu ia egunero komunikabideetan (edonor adierazpen hauek egiten dituzten politikariak izan ezik!).
Honen adibide litzateke krisialdiari irtenbidea emateko hezkuntza arloan egin beharreko errekorteak, alegia. Eta gainera murrizketa hauek arrazoitu nahi izan dituzte, esanez orain arteko gelako ume kopurua ez dela nahikoa umeak behar bezala sozializatzeko.
Egin dezagun bada behar dena arazo hau konpontzeko, nola ez! Sar ditzagun 35 ume batera gela berean, irakasle bakar batekin noski, eta sozializatu sozializatuko dira, horren zalantzarik ez dago. Orain, zerbait ikastea, jakintza esanguratsuak barneratzea, arreta pertsonalizatua bermatzea, umeen nahi, jakin-minak edota interesak kontuan hartzea, bakoitzaren erritmoak errespetatzea,..., hori, noski, beste kontu bat izango da! Baina nori axola dio gure umeen hezkuntzak, aurreztutako diruarekin banketxe pribatuak erreskatatu baditzakegu edo armamentua erosteko aurrekontuak mantendu baditzakegu?
Benetan interesgarria errekorterik bortitzenak hezkuntza eta osasun sailetan izatea. Berriro ere hezkuntza eta osasun pribatuak sustatzeko ez da izango eta?. Ezinezkoa, nola pentsatu halakorik gobernuarengandik, ezta?

No hay comentarios:

Publicar un comentario