miércoles, 21 de marzo de 2012

SOFWARE LIBREA HEZKUNTZAN


Aitortu beharra dago bideo bera ez dela atzo goizekoa, baina gaia bera interesgarria iruditu zait. 
Bideoan zehar ez dute haur hezkuntzan sofware librea aplikatzeari buruzko erreferentzi zehatzik ematen, eta gehiago oinarritzen dira lehen hezkuntzan edo unibertsitatean ematen zaion erabileran, baina dena dela, gainbegiratu bat emateko modukoa dela uste dut.
Bideoa ikusi, gaiari buruz hausnartu, eta gero bakoitzak erabaki dezala.

KULTURAARTEKOTASUNAREN GARRANTZIA




Betidanik interesatu eta kezkatu nuen gaia izan da inmigrazioarena, erraz imaginatu dezaket hizkuntza edo kultura arrotzeko pertsona bat nola sentitu daitekeen gure artean. Agian tokatu zaidalako jaioterritik urrutiko lurraldeetan bakardadea sentitzea eta jendearen hurbiltasuna eskertzea edota bizi naizen tokian gero eta etorkin gehiago bizi direlako, eta hauekin harremana sakontzeko aukera izan dudalako. 
Azken finean kasu honetan beraiena eta nirea zearo kasu ezberdinak dira. Nik aukeratu egin nuen urrutiko lurralde baten lan egin eta bolada bat pasatzea, erabaki pertsonala izan zen eta nahita egingo nuen zerbait, jakinda nahi nuenean Euskal Herrira bueltatu nitzatekeela. Etorkin asko eta askoren errealitatea guztiz desberdina da, eta beraien herrialdea behartuta utzi behar izan dute gatazka politikoak bultzatutata, txirotasuna dela eta, etorkisun hobe baten itzaropenarekin...,jakin gabe egunen batean bueltatzeko aukera izango duten.
Era berean, etorkin hauek pairatzen duten beste "gaitzetako" bat "inongo ez sentitzearena" izango litzateke edo hurrengo belaunaldietan sarritan ematen den beraien herrialdea ukatzea.
Irakasle izango garen heinean eta gure gelan hainbat herrialdetako ikaslean izango ditugun aldetik uste dut garrantzitsua dela kulturartekotasuna behar den tokia eskaintzea.

lunes, 12 de marzo de 2012

TEKONLOGIA BERRIAK: ONURAK ETA KALTEAK

Bideo bera ez da honenetarikoa, baina uste dut helarazten digun mesua kontuan hartzekoa dela. Aurrerapen gehienekin gertatzen den moduan oso onuragarriak suerta dakizkiguke, baina beti ere erabilera egokia emanez gero. Alderantziz, kontrako efektua lortuko genuke, eta kalteak onuren gainetik egongo lirateke, eta garrantzitsua deriztot mesu hau haurrei jakin araztea.

ADIMEN EMOZIONALA



  
Garrantzitsua delako pertsoan bere osotasunean ulertzea...
Irakasle izango garen heinean bere bizikoa dela uste dut, sarritan hezkuntza eredu tradizionaletan kanpoan geratzen den, adimen emozionalaren esparru hau umeekin txikitatik lantzea.
Adimen emozionala landuz pertsoanren barruko emozio trebetasunak, gizarte trebetasunak eta bizitzan moldatzeko gaitasunak jorratuko ditugu.
Era honetan umeak bere burua hobeto ezagutuko du, autonomiaren garrantzia barneratuko du, eta honekin batera autoestimua indartuko du.
Lanketa honen bitartez umeek entzuten ikasiko dute,besteak onartzen ikasiko dute, eta beraien burua eta ideiak defendatzeko gai izango dira inor mindu gabe.


domingo, 4 de marzo de 2012

IKAS-KOMUNITATEAK



Ikas-komunitateak hitz gutxitan definitzeko esango genuke komunitatea sar dadin bere ateak irekitzen dituen ikastetxea dela.
Egun badirudi badakigula zerk hobetzen duen hezkuntza eta zerk ez. Helburuak adar bi ditu, biak ezinbestean lotuta: ikasleek gehiago ikastea eta eskolan bizikidetza hobetzea. Irakasleen indar hutsak ez dira nahikoak, hau dela eta, eskolako ateak zabaldu behar dira, mundua sar dadin.
Guzti honek hainbat hausnarketa eta azterketa eragin beharko lizkiguke. Izan ere, zergatik ez dira ikas komunitateak barra-barra hedatzen, hain emaitza onak badituzte? 
Adituen ustez, horretarako arrazoiak ulertzekoak dira: gizakiok ez gara berez aldaketazaleak. Irakaskuntza alorrean, orokorrean, aldatu nahi eza irmoagoa da iragan hurbileko aurrekariengatik. Hainbat erreforma iragarri dira –LOGSE eta abar–, eta irakasleek sinetsi egin dute; baina horien emaitzak uste baino kaxkarragoak izan direla ikusita, uzkurtu egin dira proposamen berrien aurrean. Bestalde, ohikoa da irakasleek beren esparrua zaindu nahi izatea. Ez da erraza besterik gabe ateak irekitzea kanpotik datorrenari.
Dena dela, zorionez badirudi gauzak aldatze bidean dihoazela, eta irakasleak ere konturatuz doaz gurasoak ezinbesteko elementua direla hezkuntzan.
Guzti hau kontuan hartuta, interesgarria iruditzen zait ondoko bideoari begiradatxo bat botatzea...


GAITASUN DIGITALA

Egun gaitasun digitalak oso lan tresna aberatsak direla ezin dezakegu ezeztatu, eta lanerako tresna aberasgarriak izaki, interesgarria iruditu zait ondorengo artikuluan aipatutakoa.
Hala ere, lanerako tresna aberasgarriak izateaz gain, oso herramienta boteretsuak direla ezin dezakegu ahaztu. Horrela bada, boteredun gauzekin beti gertatzen den bezala, erabileran dago koxka.
Erabilera egokiari esker, teknologia berri hauek hezkuntzan aplikatzean, ikasleak orain arte imajinatu behar zituen gauzak ezagutzea posiblea du. Era berean, sarea ez dugu soilik jasotzeko erabiliko. Jasotzeaz gain, gure aportazioak egin eta hobetu beharreko aldaketak burutu ditzakegu, eta hauek ostera sarera bueltatu.
Beraz, gaitasun digitalek, informazioa ezagutza bilakatzea dute helburu, guztion artean eraikitako ezagutza.
Arazoa, edota arriskua, teknologia berriak behar bezala ez erabiltzean legoke. Izan ere, ezin dugu ahaztu, sarea merkatu mundial bat dela, eta honenbestez, negozioa. Jendeak dirua irabazten du. Guk, bestalde, egunerokotasunean normaltzat ditugun jarduera digitalek zer nolako ondorioak dituzten, gure pribazitatea defendatzen duten, informazioa nola erabiltzen duten, ...., ez ditugu zalantzan jartzen. Besterik gabe, ez dugu arriskua existitu daitekeen susmorik, ezta kontzientziarik ere.
Hau dela eta, uste dut alor honetan ere beharrezkoa dela pentsamendu kritikoa sustatzea, hots, gaitasun digital kritikoa.
 . http://www.hezkuntza.eijgv.euskadi.net. http://klikategia.wikispace.com//gaitasun+digitala 
  "GAITASUN DIGITALA"
Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza gaitasun hau.Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna izenarekin agertzen da Curriculumean. Informazioa tratatzeko oinarrizko informazioa menderatu behar dugu (testu, zenbaki, ikono, grafiko, soinu eta ikusizko hizkuntza dominatuz). Gero, ikasitako hizkuntza hori kodifikatzen jakin behar dugu, informazio hori transferitzen gai izateko. Horrela informazio elkartrukea egiteko kapazak izango gara.Informazioa arrazoi bihurtzen ere gai izan behar gara, horretarako arrazoitze lan bat egin behar dugu eta ondo ulertu. Horren ostean arrazoia komunikatzeko eta elkar transmititzeko gai izango gara. Informazioa tratatu ostean jakintza sortzeko informazio ugari edukiko dugu eta horrekin tratatzen, prozesatzen, kudeatzen, arazoak konpontzen, erabakiak hartzen, lankidetzan lan egiten, ikaskuntza formalean eta ez-formalean lan egitean eta ekoizpen arduratsu eta sortzaileak egiten. Behin informazio hori guztia tratatuta, etekina atera beharko diogu teknologia berriak erabiliz, zeinak aldaketak eragingo dituen, bai gizartean bai pertsonengan. Aldaketa horiek aprobetxatu eta ikuspegi kritikoz aztertu beharko ditugu.Ez dugu ahaztu behar teknologia berriek lan autonomoa edota taldekoa egiteko balio dutela. Egunean-egunean eta ohikotasunez ikusten ikasi behar ditugu; baina kontutan eduki behar dugu teknologiak aurrera egiten duela etengabe eta egunero berrikuntza teknologikoak daudela, hala ere, ohikotasunez ikusteko kapazak izan behar gara. Ideia hauek guztiak helburu jakin batzuk betetzeko balio beharko dute, bestela ez du zentzurik izango egindako lan guztia. Laburbilduz, gaitasun hau eskuratzeko baldintza hauek bete behar ditu ikasleak: autonomiaz, eraginkortasunez, arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez hautatu, tratatu eta erabili behar ditu informazioa, informazio-iturriak eta baliabide teknologikoak; eskura duen informazioa jarrera kritikoz eta zuhurtasunez baloratu behar du, eta, beharrezkoa bada, egiaztatu egin behar du informazio hori. Gorago aipatu bezala, hezkuntza munduan, konpetentzi ezberdinei garrantzia ematen diegu. Esan bezala, hauen artean, konpetentzia digitala aurkitzen da eta honen garapen egokia sustatzeko, honen inguruan dauden gaitasun ezberdinei so egitea ezinbestekoa zaigu, batez ere, gaur egun hain baliagarri bilakatzen zaigun alfabetizazio digitalean konpetenteak izateko. Beraz, gaitasun digitala, aurrerago azalduko diren 5 dimentsio garrantzitsuetan banatzen dela esan dezakegu: ikaskuntza, informazio, komunikazio, kultura digital eta teknologiaren dimentsioak dira. Hauetariko bakoitza, ikasgeletan garatzea oso interesgarria izango litzateke, batez ere, gaitasun digitalaren erabilera egokia eta kritikoa barneratzeko. Izan ere, gaur egun sortu dugun gizarteari aurre egiteko, ezinbestekoa zaigu digitalki alfabetatzea, honen ondorioz, ikasleek konpetentzia hau bereganatzeko eskubidea dute eta horretarako irakasleen eginbeharra da haien geletan gaitasun honen inguruko baliabideak zabaltzea.

Harira itzuliz, hauek dira gaitasun digitalaren erabilera egokia bermatzeko garatu beharreko 5 dimentsioak:

    • Ikaskuntzaren dimentsioa: Gure eskuetara heltzen den informazioa ezagutzetan bihurtzean datza, hau da, modu kritiko batean jasotzen edo bilatzen dugun informazioa asimilatu eta egoera ezberdinetan aplikatzen jakitea, nahiz eta hauek hizkuntza espezifiko ugarietan egon, hau da, idatzizko testuak, ikonoak, grafikoak… Bestalde, eskuratzen dugun informazioa gure onerako erabiltzen jakiteaz gain, dimentsio honetan informazio koherentea sortzearen gaitasuna sartzen da ere, hots, erreminta digitalak erabiliz, sormenaz ezagutzak transmititzen jakitea. Modu honetan, baliabide hauen bidez, guztiok guztiongandik ikastea gauzatuko da. Beraz, azpi konpetentzia honen arabera, ikasleak zein irakasleak, gai izan beharko ginateke baliabide digitalen bitartez, informazioa modu egoki batean sortu eta jasotzeko.
    • Informazioaren dimentsioa: Ingurugiro edo formatu digitaletan, iturri desberdinetatik informazioa bilatzean, jasotzean, kalitatea eta baliagarritasuna ebaluatzean, erabiltzean eta antolatzean datza, hau da, egoera bakoitzerako informazioa modu kritikoan aukeratzen eta tratatzen jakitea da. Esan bezala, dimentsio honetan informazioa antolatzeari ere garrantzia ematen zaio, hau da, formatu digitalen bitartez informazioa gorde, artxibatu eta berreskuratzen jakiteari. Beraz, ikuspegi honen arabera, bai ikasleak baita irakasleak ere, kapazak izan beharko ginateke digitalizatutako informazioa lortzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko.
    • Komunikazioaren dimentsioa: Ingurune digitaletan komunikatzean, erlazionatzean eta kolaboratzean datza, izan ere, komunikazio interpertsonala eta sozialarekin lotura zuzena du. Hau da, funtzio honi esker, egoera ezberdinetan parte hartu dezakegu eta ezagutzak zein informazioa elkartrukatzeko aukera azkarra ematen digu. Azken finean, guztion artean ezagutzak eraikitzeko aukera paregabea eskaintzen digula nabarmendu beharrekoa da, izan ere, baliabide hauek komunikazioa erabat errazten dute, bata bestearen arteko distantzia hurbila edo urruna izan arren.Beraz, bai ikasleak, baita irakasleak ere gai izan beharko ginateke ingurune digitaletan komunikatu, erlazionatu eta elkarlanean aritzeko.
    • Kultura digitalaren dimentsioa: Digitalizazioak izan duen indarraren ondorioz, gure gizartearen kulturan aldaketa eman dela esan dezakegu, izan ere, industrializaziotik, informazioaren gizartera heldu gara, non ekintza asko teknologien bitartez burutu daitezkeen. Honi esker, gure gizarterako onuragarriak diren gauza ugari sortu dira baina aldi berean, era okerrean erabiltzekotan, desegokiak diren egoerak sortu daitezke. Horregatik dimentsio hau izugarrizko garrantzia du, izan ere, baliabide hauek modu egokian erabiltzeaz arduratzen da. Modu honetan, hiritarrak modu ziurrean, errespontsabilitatez eta hiritartasunez jokatzeko aukera izango dute aurrerapen hauen aurrean. Beraz, hezkuntza munduan ere, ezinbestekoa bilakatzen da,modu arduratsu, seguru eta zibiko batean aritzeko gai izatea.
    • Teknologiaren dimentsioa: Teknologiek eskaintzen digutenari probetxua ateratzen jakitean datza, hau da, alfabetizazio teknologikoa barneratzean zein ingurune digitalen ezagutza eta kontrola izateari ematen dio garrantzia. Azken finean, ikuspegi hau, teknologiak modu eraginkorrean erabiltzeko, ulertzeko eta kudeatzeko aukera ematen du. Beraz, ikasleak zein irakasleak, kapazak izan beharko ginateke eskaintzen dizkiguten erremintak eta lan egoera digitalak kudeatu eta erabiltzeko.
Gaitasun digitalen dimentsioak azaldu ondoren, nabarmendu beharra daukagu, konpetentzia honetan trebea izateko, ikuspegi guzti hauek, batera kontuan hartu behar direla, izan ere, bata bestearekin osatu egiten dira, pertsona bat digitalizazioan aditua bilakatuz.
  • Eskolarako ondorioak:
Gaur egun, teknologia berriek, gure gizartean leku garrantzitsu bat hartu dute. Pasadan mendean, fikziozko pelikuletan baino imajinatu ahal zen gaur egun bizi hari garen hazkunde digitala. Hain da handia teknologien eragina non herrialdetan ekonomia maila neurtzeko oinarrizko irizpidea bihurtu den. Horren ondorioz, neurri batean, herrialde baten eta bestearen garapen eta ondasun maila neurtzeko herraminta bihurtu da eta ondorioz leku batzuen eta besteen arteko aldeak asko handitu dira.
Guzti hori ikusita, agirian dago, teknologia berriek (lehen munduan batez ere) indibiduo bakoitzeko partea direla eta “ezinbestekoak” bihurtu direla gure eguneroko bizitzan.
Eta zer egin dezakegu mundu berri honetan moldatu ahal izateko? Horren erantzuna eskoletan dago. Gaur egun, gizartearen beste eremuetan bezala, teknologia berriak bete-betean barneratu dira gure eskoletan. Hori dela eta, askotan, teknologia berriei “beldurra” diegu. Gainera, askotan, haurrek irakasleok baino, informatikaren aldetik, jakintasun handiagoa dute, hots, askotan, nahiz eta “erabilpen tekniko maila” guk baino altuagoa izan, ez dira kontzienteak teknologia hauen alde txarrez.
Guzti hori aurre egiteko, eta eskoletan teknologia berriak era egoki batean sartzeko, lehendabizi irakasleei (IKTekin lotuta) formakuntza berezi bat eman beharko zitzaien, arlo hau ondo menperatu dezaten. Bestalde, eta curriculumean barneratuta dagoen gaitasun bat dela kontutan izanda, ikasleei teknologia berriak era egoki batean kudeatzen eta erabiltzen irakatsi beharko zitzaien; bai bere alde onak aurkeztuz baita alde arriskutsuak zeintzuk diren erakutsiz.
Azken finean, teknologia berriak, Haur Hezkuntzan oso lagungarriak izan daiteke, adibidez; Ipuin bat Power-point baten bidez azaltzeko, ordenagailuan kuxkuxeatzen ikasteko, zenbait kontzeptu ikasteko herraminta giza, informazio iturri bezala … Hori bai! Beti ere beste teknika, baliabide material eta didaktikoekin batera erabiliz. Gure lana, haurrari bizitzarako behar izango dituen trebetasunak, ahalik eta era egoki batean garatu dezala da, eta egun, teknologia berriak, gaitasun horien barnean daudela argi dago.