Egun gaitasun digitalak oso lan tresna aberatsak direla ezin dezakegu
ezeztatu, eta lanerako tresna aberasgarriak izaki, interesgarria iruditu zait ondorengo artikuluan aipatutakoa.
Hala ere, lanerako tresna
aberasgarriak izateaz gain, oso herramienta boteretsuak direla ezin dezakegu
ahaztu. Horrela bada, boteredun gauzekin beti gertatzen den bezala, erabileran
dago koxka.
Erabilera egokiari esker, teknologia
berri hauek hezkuntzan aplikatzean, ikasleak orain arte imajinatu behar zituen
gauzak ezagutzea posiblea du. Era berean, sarea ez
dugu soilik jasotzeko erabiliko. Jasotzeaz gain, gure aportazioak egin eta
hobetu beharreko aldaketak burutu ditzakegu, eta hauek ostera sarera
bueltatu.
Beraz, gaitasun digitalek,
informazioa ezagutza bilakatzea dute helburu, guztion artean eraikitako
ezagutza.
Arazoa, edota arriskua, teknologia
berriak behar bezala ez erabiltzean legoke. Izan ere, ezin dugu ahaztu, sarea
merkatu mundial bat dela, eta honenbestez, negozioa. Jendeak dirua irabazten du.
Guk, bestalde, egunerokotasunean normaltzat ditugun jarduera digitalek zer
nolako ondorioak dituzten, gure pribazitatea defendatzen duten, informazioa nola
erabiltzen duten, ...., ez ditugu zalantzan jartzen. Besterik gabe, ez dugu
arriskua existitu daitekeen susmorik, ezta kontzientziarik
ere.
Hau dela eta, uste dut alor honetan ere beharrezkoa dela pentsamendu
kritikoa sustatzea, hots, gaitasun digital kritikoa.
. http://www.hezkuntza.eijgv.euskadi.net. http://klikategia.wikispace.com//gaitasun+digitala "GAITASUN DIGITALA"
Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza gaitasun hau.Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna izenarekin agertzen da Curriculumean. Informazioa tratatzeko oinarrizko informazioa menderatu behar dugu (testu, zenbaki, ikono, grafiko, soinu eta ikusizko hizkuntza dominatuz). Gero, ikasitako hizkuntza hori kodifikatzen jakin behar dugu, informazio hori transferitzen gai izateko. Horrela informazio elkartrukea egiteko kapazak izango gara.Informazioa arrazoi bihurtzen ere gai izan behar gara, horretarako arrazoitze lan bat egin behar dugu eta ondo ulertu. Horren ostean arrazoia komunikatzeko eta elkar transmititzeko gai izango gara. Informazioa tratatu ostean jakintza sortzeko informazio ugari edukiko dugu eta horrekin tratatzen, prozesatzen, kudeatzen, arazoak konpontzen, erabakiak hartzen, lankidetzan lan egiten, ikaskuntza formalean eta ez-formalean lan egitean eta ekoizpen arduratsu eta sortzaileak egiten. Behin informazio hori guztia tratatuta, etekina atera beharko diogu teknologia berriak erabiliz, zeinak aldaketak eragingo dituen, bai gizartean bai pertsonengan. Aldaketa horiek aprobetxatu eta ikuspegi kritikoz aztertu beharko ditugu.Ez dugu ahaztu behar teknologia berriek lan autonomoa edota taldekoa egiteko balio dutela. Egunean-egunean eta ohikotasunez ikusten ikasi behar ditugu; baina kontutan eduki behar dugu teknologiak aurrera egiten duela etengabe eta egunero berrikuntza teknologikoak daudela, hala ere, ohikotasunez ikusteko kapazak izan behar gara. Ideia hauek guztiak helburu jakin batzuk betetzeko balio beharko dute, bestela ez du zentzurik izango egindako lan guztia. Laburbilduz, gaitasun hau eskuratzeko baldintza hauek bete behar ditu ikasleak: autonomiaz, eraginkortasunez, arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez hautatu, tratatu eta erabili behar ditu informazioa, informazio-iturriak eta baliabide teknologikoak; eskura duen informazioa jarrera kritikoz eta zuhurtasunez baloratu behar du, eta, beharrezkoa bada, egiaztatu egin behar du informazio hori. Gorago aipatu bezala, hezkuntza munduan, konpetentzi ezberdinei garrantzia ematen diegu. Esan bezala, hauen artean, konpetentzia digitala aurkitzen da eta honen garapen egokia sustatzeko, honen inguruan dauden gaitasun ezberdinei so egitea ezinbestekoa zaigu, batez ere, gaur egun hain baliagarri bilakatzen zaigun alfabetizazio digitalean konpetenteak izateko. Beraz, gaitasun digitala, aurrerago azalduko diren 5 dimentsio garrantzitsuetan banatzen dela esan dezakegu: ikaskuntza, informazio, komunikazio, kultura digital eta teknologiaren dimentsioak dira. Hauetariko bakoitza, ikasgeletan garatzea oso interesgarria izango litzateke, batez ere, gaitasun digitalaren erabilera egokia eta kritikoa barneratzeko. Izan ere, gaur egun sortu dugun gizarteari aurre egiteko, ezinbestekoa zaigu digitalki alfabetatzea, honen ondorioz, ikasleek konpetentzia hau bereganatzeko eskubidea dute eta horretarako irakasleen eginbeharra da haien geletan gaitasun honen inguruko baliabideak zabaltzea.
Harira itzuliz, hauek dira gaitasun digitalaren erabilera egokia bermatzeko garatu beharreko 5 dimentsioak:
- Ikaskuntzaren dimentsioa: Gure eskuetara heltzen den informazioa ezagutzetan bihurtzean datza, hau da, modu kritiko batean jasotzen edo bilatzen dugun informazioa asimilatu eta egoera ezberdinetan aplikatzen jakitea, nahiz eta hauek hizkuntza espezifiko ugarietan egon, hau da, idatzizko testuak, ikonoak, grafikoak… Bestalde, eskuratzen dugun informazioa gure onerako erabiltzen jakiteaz gain, dimentsio honetan informazio koherentea sortzearen gaitasuna sartzen da ere, hots, erreminta digitalak erabiliz, sormenaz ezagutzak transmititzen jakitea. Modu honetan, baliabide hauen bidez, guztiok guztiongandik ikastea gauzatuko da. Beraz, azpi konpetentzia honen arabera, ikasleak zein irakasleak, gai izan beharko ginateke baliabide digitalen bitartez, informazioa modu egoki batean sortu eta jasotzeko.
- Informazioaren dimentsioa: Ingurugiro edo formatu digitaletan, iturri desberdinetatik informazioa bilatzean, jasotzean, kalitatea eta baliagarritasuna ebaluatzean, erabiltzean eta antolatzean datza, hau da, egoera bakoitzerako informazioa modu kritikoan aukeratzen eta tratatzen jakitea da. Esan bezala, dimentsio honetan informazioa antolatzeari ere garrantzia ematen zaio, hau da, formatu digitalen bitartez informazioa gorde, artxibatu eta berreskuratzen jakiteari. Beraz, ikuspegi honen arabera, bai ikasleak baita irakasleak ere, kapazak izan beharko ginateke digitalizatutako informazioa lortzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko.
- Komunikazioaren dimentsioa: Ingurune digitaletan komunikatzean, erlazionatzean eta kolaboratzean datza, izan ere, komunikazio interpertsonala eta sozialarekin lotura zuzena du. Hau da, funtzio honi esker, egoera ezberdinetan parte hartu dezakegu eta ezagutzak zein informazioa elkartrukatzeko aukera azkarra ematen digu. Azken finean, guztion artean ezagutzak eraikitzeko aukera paregabea eskaintzen digula nabarmendu beharrekoa da, izan ere, baliabide hauek komunikazioa erabat errazten dute, bata bestearen arteko distantzia hurbila edo urruna izan arren.Beraz, bai ikasleak, baita irakasleak ere gai izan beharko ginateke ingurune digitaletan komunikatu, erlazionatu eta elkarlanean aritzeko.
- Kultura digitalaren dimentsioa: Digitalizazioak izan duen indarraren ondorioz, gure gizartearen kulturan aldaketa eman dela esan dezakegu, izan ere, industrializaziotik, informazioaren gizartera heldu gara, non ekintza asko teknologien bitartez burutu daitezkeen. Honi esker, gure gizarterako onuragarriak diren gauza ugari sortu dira baina aldi berean, era okerrean erabiltzekotan, desegokiak diren egoerak sortu daitezke. Horregatik dimentsio hau izugarrizko garrantzia du, izan ere, baliabide hauek modu egokian erabiltzeaz arduratzen da. Modu honetan, hiritarrak modu ziurrean, errespontsabilitatez eta hiritartasunez jokatzeko aukera izango dute aurrerapen hauen aurrean. Beraz, hezkuntza munduan ere, ezinbestekoa bilakatzen da,modu arduratsu, seguru eta zibiko batean aritzeko gai izatea.
- Teknologiaren dimentsioa: Teknologiek eskaintzen digutenari probetxua ateratzen jakitean datza, hau da, alfabetizazio teknologikoa barneratzean zein ingurune digitalen ezagutza eta kontrola izateari ematen dio garrantzia. Azken finean, ikuspegi hau, teknologiak modu eraginkorrean erabiltzeko, ulertzeko eta kudeatzeko aukera ematen du. Beraz, ikasleak zein irakasleak, kapazak izan beharko ginateke eskaintzen dizkiguten erremintak eta lan egoera digitalak kudeatu eta erabiltzeko.
- Eskolarako ondorioak:
Guzti hori ikusita, agirian dago, teknologia berriek (lehen munduan batez ere) indibiduo bakoitzeko partea direla eta “ezinbestekoak” bihurtu direla gure eguneroko bizitzan.
Eta zer egin dezakegu mundu berri honetan moldatu ahal izateko? Horren erantzuna eskoletan dago. Gaur egun, gizartearen beste eremuetan bezala, teknologia berriak bete-betean barneratu dira gure eskoletan. Hori dela eta, askotan, teknologia berriei “beldurra” diegu. Gainera, askotan, haurrek irakasleok baino, informatikaren aldetik, jakintasun handiagoa dute, hots, askotan, nahiz eta “erabilpen tekniko maila” guk baino altuagoa izan, ez dira kontzienteak teknologia hauen alde txarrez.
Guzti hori aurre egiteko, eta eskoletan teknologia berriak era egoki batean sartzeko, lehendabizi irakasleei (IKTekin lotuta) formakuntza berezi bat eman beharko zitzaien, arlo hau ondo menperatu dezaten. Bestalde, eta curriculumean barneratuta dagoen gaitasun bat dela kontutan izanda, ikasleei teknologia berriak era egoki batean kudeatzen eta erabiltzen irakatsi beharko zitzaien; bai bere alde onak aurkeztuz baita alde arriskutsuak zeintzuk diren erakutsiz.
Azken finean, teknologia berriak, Haur Hezkuntzan oso lagungarriak izan daiteke, adibidez; Ipuin bat Power-point baten bidez azaltzeko, ordenagailuan kuxkuxeatzen ikasteko, zenbait kontzeptu ikasteko herraminta giza, informazio iturri bezala … Hori bai! Beti ere beste teknika, baliabide material eta didaktikoekin batera erabiliz. Gure lana, haurrari bizitzarako behar izango dituen trebetasunak, ahalik eta era egoki batean garatu dezala da, eta egun, teknologia berriak, gaitasun horien barnean daudela argi dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario