domingo, 4 de marzo de 2012

IKAS-KOMUNITATEAK



Ikas-komunitateak hitz gutxitan definitzeko esango genuke komunitatea sar dadin bere ateak irekitzen dituen ikastetxea dela.
Egun badirudi badakigula zerk hobetzen duen hezkuntza eta zerk ez. Helburuak adar bi ditu, biak ezinbestean lotuta: ikasleek gehiago ikastea eta eskolan bizikidetza hobetzea. Irakasleen indar hutsak ez dira nahikoak, hau dela eta, eskolako ateak zabaldu behar dira, mundua sar dadin.
Guzti honek hainbat hausnarketa eta azterketa eragin beharko lizkiguke. Izan ere, zergatik ez dira ikas komunitateak barra-barra hedatzen, hain emaitza onak badituzte? 
Adituen ustez, horretarako arrazoiak ulertzekoak dira: gizakiok ez gara berez aldaketazaleak. Irakaskuntza alorrean, orokorrean, aldatu nahi eza irmoagoa da iragan hurbileko aurrekariengatik. Hainbat erreforma iragarri dira –LOGSE eta abar–, eta irakasleek sinetsi egin dute; baina horien emaitzak uste baino kaxkarragoak izan direla ikusita, uzkurtu egin dira proposamen berrien aurrean. Bestalde, ohikoa da irakasleek beren esparrua zaindu nahi izatea. Ez da erraza besterik gabe ateak irekitzea kanpotik datorrenari.
Dena dela, zorionez badirudi gauzak aldatze bidean dihoazela, eta irakasleak ere konturatuz doaz gurasoak ezinbesteko elementua direla hezkuntzan.
Guzti hau kontuan hartuta, interesgarria iruditzen zait ondoko bideoari begiradatxo bat botatzea...


No hay comentarios:

Publicar un comentario